2010/06/02

ISUNTZA HONDARTZA

ISUNTZA HONDARTZA



KOKAPENA ETA MUGAK:
Isuntza hondartza Lekeitioko udalerrian aurkitzen da.



Isuntza hondartzaren mugak hauek dira:
Ezkerraldetik Lekeitio portua kaia eta
eskuinaldetik Lea ibaia, hondartzaren aurrean San Nikolas

edo Garraitz uhartea aurkitzen da.
Marea behera dagoenean
malekoitik irlara joan daiteke.

Herrigunean egonik herriko portuareneta parkearen alboan, paseorako gune, taberna, jatetxe eta hotelak
daude hondartzatik gertu.
Isuntza Hondartza ipar ekialdera begira dago, Lea Ibaiaren bokalean.


EZAUGARRIAK ETA ZERBITZUAK Taberna, jatetxe eta hotelak egoteaz gain,zerbitzu asko ditu
hondartzak; sorosleak eta hondartzainek zaintzen
dute ingurua. Sorosleek gurpil aulkian dauden jendeari laguntzen
die aulki espazialetan uretara eramanez. Hondartzan bertan, komun
publikoak, dutxak, aldagelak, oinak garbitzekoak... daude.
Horrez gain, jarduera ugari egin daitezke: piraguismoa, urpekaritza eta boleibola.
Herri barruko hondartza da, hondar finekoa eta urre kolorekoa.




AITTITTA MAKURRA

Isuntza hondartzan Aitxitxa Makurra izeneko haitz bat dago erdialdean kokatuta.
Haitz hori itsasoaren mailagaitik ezin da askotan ikusi.
Harkaitz honek kondaira bat dauka eta hau dio:

Patroi bat kaian konorterik gabe geratu zen.Arrantzale umil batek sendatu egin zion zauria beste gizon baten erremedioarekin.
Orduan erremedioa zuen gizonak, esan zion arrantzaleari, bere etxeko teilatuan "horma belarra" jaiotzen ikusten bazuen, presta zitekeela hiltzeko.
Gizonak 90 urte bete zituenean horma belarra ikusi zuen eta hondartzarantz abiatu zen.Orduan lehengo gizona ikusi zuen eta konturatu zen heriotza zela.
Heriotzak gizona ukitu zuenean harri bihurtu zen.

Handik aurrera Aittitta Makurra deitzen hasi zitzaion harri honi eta orain arte.




IRAIDE,IÑIGO ETA OLATZ


tala eta portua

LEKEITIOKO PORTUAREN HISTORIA


Gaur egun dagoen portua baino lehenago, beste kai batzuk egon ziren herrian,eta honi buruzko lehenengo berriak XIV.mendekoak ditugu.

XV. mendean, 1486ko ordenantzen arabera, hiru toki zeuden itsasontziak lotzeko: Lea ibaiaren ertzean, Madalena eta Isuntzako-moilen artean eta kaian bertan.


GAUR EGUN http://www.nekatur.net/datos/lugar_interes/253/puerto_gr.jpg Lekeitioko portua edo Txatxo Kaia Bizkaiako arrantza kairik garrantzitsuena da Bermeoko eta Ondarruko portuen ondoren. Lea ibaiaren bokalean kokatuta dago portua, Isuntzako hondartzaren badian ere.

LUMENTZA MENDIA




LUMENTZA MENDIA

Lumentza edo kalbarixo Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen mendia da , Lekeitioko herrigunean kokatutakoa .

Kalbario izena ere hartzen du mendiko igoeran zehar dagoen via crucis dela-eta . Igoeraren erdialdean gutxi gora behera ur biltegia dago .

Bertako kobazuloetan historiaurreko aztarnak aurkitu zituzten , gaur egun Bilboko Euskal Museo etnografikoan daudenak .

http://www.lekeitio.com/web/castellano/IMAGENES/rutasTuristicas/ruta2/IMGP2491.jpg https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjYQiD5BA5vX4jnKLoW1EyYUOH07gSxa1jjuczFbAwaNHE5eBpg3usXMd9bxZfDS4orIRVyaAc7GMgtO3ODudAPKv8LwDmuQAgi_2G52Tpup4v7rUgWvyKcPRNLo7IaublEgdobs9lRsms/s400/DSCN0733+copia.jpg

2010/06/01

Uriarte Jauregia


Jauregi barroko eder hori 1677an eraiki zuen Lucas Longa arkitektoak. Eraikinak erdi aroko dorre izan zena biltzen du.
Jauregira joateko eskailera zabala igaro behar da, eta bertako fatxada nagusiak, arku hirukoitza eusten duen atari ederra du. Azken solairuan  zentraturik, eraikinak armari bikaina du. Uriarte Jauregia Pedro Bernardo Villarreal de Berriz aristokrataren bizilekua izan zen.

 

 


height=266


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



 


San Jose Eliza

 

Eliza hau 1731ean amaitu zen. Joseph  Mendiolako kapitainaren jauregia izan zenari, itsatsita eraiki zen. Martin  Zaldua maisuaren planoei jarraituz egin zen eliza, eta bere eraikuntzan maisu askok hartu zuten parte, adibidez: Joseph  Yturbe, Joseph Lecuona edo Ignacio  Ibero . Euskal Herriko barroko erlijiosoko lan handienetakotzat hartzen da. Gaur egun San Jose elizaren ondoan,liburutegia dago; eta elizaren puntan erlojua dago.

 

 

 

height=204

 

 


Oxangoiti jauregia

 

 

Udaletxe ondoan dagoen jauregi eder hori 1674an eraiki zen.
Eraikiaren kanpoaldeko gauzarik aipagarriena kareharrizko fatxada noblean dago.
Bertan azpimarragarriak dira ate nagusia eta landutako hegal ederrak.
Oin trapezoidala duen eraikina da, eta isurki bikoitzeko estalkia du; isurkiak Gamarra eta Apalloa kaleetara daude orientatuta. Estalkiaren gainean txapitula bat dago.

Fatxada nagusian hiru bao-ardatz daude. Alboko fatxadan bigarren mailako sarrera bat dago. Bao guztiak leihoak dira, Kare-harrizko sileriazko lana da beheko solairuan .

 

height=356

 


Kofradi zaharra

 

Antzinako garaietatik Lekeitoko ekonomia arrantzarekin lotuta egon da. Ezpeleta kalean dagoen Kofradiaren eraikina antzinako marinelen kofradiaren instalazioen zati bat baino ez da. Haren lanak 1803an hasi ziren Marvel den Vicente de Lacaren zuzendaritzapean. Eraikin hori eskabetxe lantegi izateko egin zen eta bere monumentasuna Bizkaiko harrobi tradizioarekin lotuta zegoen. Baina, aldiberean, Real Akademia de San Fernando izenekoak markatutako jarraibideak ere jarraitzen zituen, garai arteko lan publikoen inmobiltasunari eta estetikari dagokionez.

    

 

height=226

 

 


Uribarri jauregia

 

1643an ireki zuen Bartolome Lopez de Sosoaga eta Ipinza kapitainak Uribarria izena zuen antzinako dorre baten gainean. Fatxadetako batean, eraikinak Garay -Sosoaga leinuaren armarria du.

 

 

 

height=205
 

 

 


Antzinako Harresiak

1334an , Alfonso XI erregeak Lekeitioko hiriburua harresi batek erabat inguratzeko agindua eman zuen.

Egungo harresiaren aztarnak, XV. Mendean , jatorrizko harresi haren gainean ,altxatutako harresiarenak dira. Harresiaren hormek 1,70m eta 2m arteko zabalera dute.

Tarte jakin batera, harresiak dorre karratua zuen , zainketa lanak egiteko. Gaur egun oraindik  ikus  dezakegu dorre haietako bat,”Torrezar” izenez ezagutzen dena. Ama Domingotarren komentuan dago, eta egungo hiribilduko eraikuntza zaharrena uste da.
Azpiri kalean, Uribarri jauregian ondoan, beste harresi baten aztarnak daude. Harresi hori Errege Katolikoen garaian altxatu zen, hiriburuak behin baino gehiagotan jasan zituen suteen suhesi gisa erabili ahal izateko.

 


height=204

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Nautika

 

 

Eraikin handia da, eta zer funtzio duen ikusita, bitxia ere ba dela esan daiteke.
Hormak igeltsuak ditu, eta harri landua dauka izkinetan,  inguruetan eta solairutik, sarbide estua du erdian. Lehen solairuan hiru balkoi ditu burdinez egina dute baranda, bat ere ageri da. Atearen gainean, honako idatzi hau ageri da plaka batean:

Lekeitioko hiriburuko itsas eskola 1862 an sortua, Jose Javier de Uribarren, eta Maria Jesus de Agirre Bengoa eta Jose Luis de Abaroa eta haren emaztea Maria Eloisa Josefa de Gaminde .Gaur egun, liburutegia da.


height=350height=204
                 

 


Jasokundeko Andra Mari

                

Basilika maila duen tenpluaren barrualdetik azpimarragarriak dira kaperak , bertan korritzen duen triforio apaindua eta Juan Garcia de Cristral maisuak egindako erretaula gotiko-flamenko bikaina.

 

Urrez bainatutako erretaula polikromatu hori estatuko handiena da, estilo honen barruan , Sebillakoaren eta Toledokoaren ostean.

 

 

height=320

 

 

 


Turpin Dorrea

 
Estilo Errenazentista eta  Gotiko markatua duen hiriko jauregia da .Errege katolikoen garaiko bizileku zaharrenetakoa eta ondoen kontserbatutakoa da.

Kareharrizko harlanduan eraiki zen;1520.urtearen inguruan. Fatxada nagusiak, soila den arren, garai hartako guztiekin bat etorriz, puntu erdiko arkua duen sarbidea erakusten du. Jauregiak  leiho ugariek dituzte, azken horiek bolekin apainduak.                 

 

. height=301

 

 


San Juan talako

 

Betidanik herritarrek "San Juan Talako" izenez ezagutu izan dute. Badakigu 1715ean lurrikara bat izan zela baseliza lekuan,eta itsasora erori zela, eta berriro ere 1772an eraiki zutela. Haren aurrean dagoen plazatxoa, aspaldian Lekeitioko porturako sarrera defendatzen zuten artilleriako zazpi piezak zeuden. Isuntza txokoa baino gorago dago.

 

   

 

height=206

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Santo Domingo Komentua


Aita Domingo 1368an etorri zen Lekeitiora Bizkaiko jaunen moduan.
Baserritarrei lurrak hartu zizkioten baina komentua ez zen eraiki oraindik.
komentua 1396an egin zen lur eta jabetza gehiago hartuta. komentuak bi sute handi izan zituen.

height=263

 

 


2010/05/31

San Pedroak

      San Pedroak ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean ospatzen dira Lekeition.Ekainaren 29an, Mesa Nagusiaren ostean, San Pedroren prozesioa egiten da Santa Maria elizatik porturaino. Berton, santu beraren irudiaren aurrean, zeremonia bitxia egiten da: Kilin-kalakoa.
Hau da, santuaren irudia daroatenek santua uretara botatzekoa egiten dute, ur aldera eraginez santuari. Zenbait teoria dago zeremonia honen jatorriaren gainean.
http://4.bp.blogspot.com/_IaRJF8cRlgA/SkDX-L69whI/AAAAAAAABWw/KKbPp8fgVks/s200/kilinkala.jpg


            

KAXARRANKA

Ekainaren 29an,San Pedro egunez dantzatzen dute Lekeitioko Kaxarranka. Arrantzaleen kofradiako morroiak beste arrantzale batzuek lepo gainean hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza. Alkandora eta praka zuriak, faja gorria, lepoko gorria jazten ditu eta eskuan txistera beltz bat eta San Pedroren giltzak bordatuta dituen bandera eramaten ditu.
 
                             
http://www.elcorreo.com/vizcaya/prensa/noticias/200706/30/fotos/008D6VIZ002_1.jpghttp://www.euskomedia.org/ImgsAuna/24026102.jpg


                      


                                                        
     
   
     


2010/05/04

JAIAK



Leke
ition beste ekintza batzuk ere egiten dira.Baina orain bi azalduko dizkizuegu.Ea zuen gustukoak diren.



                                          KALE ANTZERKIA
Lekeition urtero egiten da kale antzerkia. Leku askotan egiten da, batzuetan portuan beste batzuetan plazan.
Edozein motatako antzerkiak egiten dira,jende askok parte hartzen dutenak edo pertsona gutxikoak.Batzuetan antzerkiak ulertzen zailak izaten dira eta beste batzuetan oso errezak.Munduko herrialde gehienetatik etortzen dira partaideak. 
Gainera mota guztietako hizkuntzak erabiltzen dituzte.Baina nahiz eta hizkuntza guztiak erabili imintzio asko egoten dira.Nahiko bazenukete ikusi antzerkia etorri Lekeitiora  uztailaren 9,10,11an eta gozatu ikuskizunaz.


BANDA


Urtero bandako kontzertu bat egoten da.Kantak inoiz ez dira berdinak izaten.
Adibidez;aurten bi motatako kantak egon dira:lasaiak eta erritmo gehiagokoak.
Honako hauek izan dira;lasaiak:PUENTEAREAS,KATIUSKA(2) ETA GUILLERMO TELL.
Ritmo gehiagokoak beste honako hauek:ARSENAL,PIRATES OF THE CARIBEAN ETA MICHAEL JACKSON.
Instrumentu batzuk honako hauek dira:
Saxofoiak,flautak,oboeak,klarineteak,tronpetak,tronboiak,bonbardinoak,
tronpak...Egunen batean interesa badaukazue etortzeko,etorri zaitezte bizkor.
Urtzi Iriondo zuzendariak,gustura eskainiko dizuete herriko musika polita
.