2010/06/02

ISUNTZA HONDARTZA

ISUNTZA HONDARTZA



KOKAPENA ETA MUGAK:
Isuntza hondartza Lekeitioko udalerrian aurkitzen da.



Isuntza hondartzaren mugak hauek dira:
Ezkerraldetik Lekeitio portua kaia eta
eskuinaldetik Lea ibaia, hondartzaren aurrean San Nikolas

edo Garraitz uhartea aurkitzen da.
Marea behera dagoenean
malekoitik irlara joan daiteke.

Herrigunean egonik herriko portuareneta parkearen alboan, paseorako gune, taberna, jatetxe eta hotelak
daude hondartzatik gertu.
Isuntza Hondartza ipar ekialdera begira dago, Lea Ibaiaren bokalean.


EZAUGARRIAK ETA ZERBITZUAK Taberna, jatetxe eta hotelak egoteaz gain,zerbitzu asko ditu
hondartzak; sorosleak eta hondartzainek zaintzen
dute ingurua. Sorosleek gurpil aulkian dauden jendeari laguntzen
die aulki espazialetan uretara eramanez. Hondartzan bertan, komun
publikoak, dutxak, aldagelak, oinak garbitzekoak... daude.
Horrez gain, jarduera ugari egin daitezke: piraguismoa, urpekaritza eta boleibola.
Herri barruko hondartza da, hondar finekoa eta urre kolorekoa.




AITTITTA MAKURRA

Isuntza hondartzan Aitxitxa Makurra izeneko haitz bat dago erdialdean kokatuta.
Haitz hori itsasoaren mailagaitik ezin da askotan ikusi.
Harkaitz honek kondaira bat dauka eta hau dio:

Patroi bat kaian konorterik gabe geratu zen.Arrantzale umil batek sendatu egin zion zauria beste gizon baten erremedioarekin.
Orduan erremedioa zuen gizonak, esan zion arrantzaleari, bere etxeko teilatuan "horma belarra" jaiotzen ikusten bazuen, presta zitekeela hiltzeko.
Gizonak 90 urte bete zituenean horma belarra ikusi zuen eta hondartzarantz abiatu zen.Orduan lehengo gizona ikusi zuen eta konturatu zen heriotza zela.
Heriotzak gizona ukitu zuenean harri bihurtu zen.

Handik aurrera Aittitta Makurra deitzen hasi zitzaion harri honi eta orain arte.




IRAIDE,IÑIGO ETA OLATZ


No hay comentarios:

Publicar un comentario