2010/06/01

Oxangoiti jauregia

 

 

Udaletxe ondoan dagoen jauregi eder hori 1674an eraiki zen.
Eraikiaren kanpoaldeko gauzarik aipagarriena kareharrizko fatxada noblean dago.
Bertan azpimarragarriak dira ate nagusia eta landutako hegal ederrak.
Oin trapezoidala duen eraikina da, eta isurki bikoitzeko estalkia du; isurkiak Gamarra eta Apalloa kaleetara daude orientatuta. Estalkiaren gainean txapitula bat dago.

Fatxada nagusian hiru bao-ardatz daude. Alboko fatxadan bigarren mailako sarrera bat dago. Bao guztiak leihoak dira, Kare-harrizko sileriazko lana da beheko solairuan .

 

height=356

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario