2010/05/04

JAIAK



Leke
ition beste ekintza batzuk ere egiten dira.Baina orain bi azalduko dizkizuegu.Ea zuen gustukoak diren.



                                          KALE ANTZERKIA
Lekeition urtero egiten da kale antzerkia. Leku askotan egiten da, batzuetan portuan beste batzuetan plazan.
Edozein motatako antzerkiak egiten dira,jende askok parte hartzen dutenak edo pertsona gutxikoak.Batzuetan antzerkiak ulertzen zailak izaten dira eta beste batzuetan oso errezak.Munduko herrialde gehienetatik etortzen dira partaideak. 
Gainera mota guztietako hizkuntzak erabiltzen dituzte.Baina nahiz eta hizkuntza guztiak erabili imintzio asko egoten dira.Nahiko bazenukete ikusi antzerkia etorri Lekeitiora  uztailaren 9,10,11an eta gozatu ikuskizunaz.


BANDA


Urtero bandako kontzertu bat egoten da.Kantak inoiz ez dira berdinak izaten.
Adibidez;aurten bi motatako kantak egon dira:lasaiak eta erritmo gehiagokoak.
Honako hauek izan dira;lasaiak:PUENTEAREAS,KATIUSKA(2) ETA GUILLERMO TELL.
Ritmo gehiagokoak beste honako hauek:ARSENAL,PIRATES OF THE CARIBEAN ETA MICHAEL JACKSON.
Instrumentu batzuk honako hauek dira:
Saxofoiak,flautak,oboeak,klarineteak,tronpetak,tronboiak,bonbardinoak,
tronpak...Egunen batean interesa badaukazue etortzeko,etorri zaitezte bizkor.
Urtzi Iriondo zuzendariak,gustura eskainiko dizuete herriko musika polita
.







 








No hay comentarios:

Publicar un comentario