2010/05/31

San Pedroak

      San Pedroak ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean ospatzen dira Lekeition.Ekainaren 29an, Mesa Nagusiaren ostean, San Pedroren prozesioa egiten da Santa Maria elizatik porturaino. Berton, santu beraren irudiaren aurrean, zeremonia bitxia egiten da: Kilin-kalakoa.
Hau da, santuaren irudia daroatenek santua uretara botatzekoa egiten dute, ur aldera eraginez santuari. Zenbait teoria dago zeremonia honen jatorriaren gainean.
http://4.bp.blogspot.com/_IaRJF8cRlgA/SkDX-L69whI/AAAAAAAABWw/KKbPp8fgVks/s200/kilinkala.jpg


            

KAXARRANKA

Ekainaren 29an,San Pedro egunez dantzatzen dute Lekeitioko Kaxarranka. Arrantzaleen kofradiako morroiak beste arrantzale batzuek lepo gainean hartzen duten kaxa baten gainean egiten du dantza. Alkandora eta praka zuriak, faja gorria, lepoko gorria jazten ditu eta eskuan txistera beltz bat eta San Pedroren giltzak bordatuta dituen bandera eramaten ditu.
 
                             
http://www.elcorreo.com/vizcaya/prensa/noticias/200706/30/fotos/008D6VIZ002_1.jpghttp://www.euskomedia.org/ImgsAuna/24026102.jpg


                      


                                                        
     
   
     


2010/05/04

JAIAK



Leke
ition beste ekintza batzuk ere egiten dira.Baina orain bi azalduko dizkizuegu.Ea zuen gustukoak diren.



                                          KALE ANTZERKIA
Lekeition urtero egiten da kale antzerkia. Leku askotan egiten da, batzuetan portuan beste batzuetan plazan.
Edozein motatako antzerkiak egiten dira,jende askok parte hartzen dutenak edo pertsona gutxikoak.Batzuetan antzerkiak ulertzen zailak izaten dira eta beste batzuetan oso errezak.Munduko herrialde gehienetatik etortzen dira partaideak. 
Gainera mota guztietako hizkuntzak erabiltzen dituzte.Baina nahiz eta hizkuntza guztiak erabili imintzio asko egoten dira.Nahiko bazenukete ikusi antzerkia etorri Lekeitiora  uztailaren 9,10,11an eta gozatu ikuskizunaz.


BANDA


Urtero bandako kontzertu bat egoten da.Kantak inoiz ez dira berdinak izaten.
Adibidez;aurten bi motatako kantak egon dira:lasaiak eta erritmo gehiagokoak.
Honako hauek izan dira;lasaiak:PUENTEAREAS,KATIUSKA(2) ETA GUILLERMO TELL.
Ritmo gehiagokoak beste honako hauek:ARSENAL,PIRATES OF THE CARIBEAN ETA MICHAEL JACKSON.
Instrumentu batzuk honako hauek dira:
Saxofoiak,flautak,oboeak,klarineteak,tronpetak,tronboiak,bonbardinoak,
tronpak...Egunen batean interesa badaukazue etortzeko,etorri zaitezte bizkor.
Urtzi Iriondo zuzendariak,gustura eskainiko dizuete herriko musika polita
.