2013/02/18

Prestatu 2013ko oporrak mundu plastifikatuan


2013KO OPORRAK MUNDU PLASTIFIKATUAN

https://docs.google.com/file/d/0ByqEO5Jz38snQjR1bS1jdWJCY2M/edit?usp=sharing

2010/06/02

ISUNTZA HONDARTZA

ISUNTZA HONDARTZA



KOKAPENA ETA MUGAK:
Isuntza hondartza Lekeitioko udalerrian aurkitzen da.



Isuntza hondartzaren mugak hauek dira:
Ezkerraldetik Lekeitio portua kaia eta
eskuinaldetik Lea ibaia, hondartzaren aurrean San Nikolas

edo Garraitz uhartea aurkitzen da.
Marea behera dagoenean
malekoitik irlara joan daiteke.

Herrigunean egonik herriko portuareneta parkearen alboan, paseorako gune, taberna, jatetxe eta hotelak
daude hondartzatik gertu.
Isuntza Hondartza ipar ekialdera begira dago, Lea Ibaiaren bokalean.


EZAUGARRIAK ETA ZERBITZUAK Taberna, jatetxe eta hotelak egoteaz gain,zerbitzu asko ditu
hondartzak; sorosleak eta hondartzainek zaintzen
dute ingurua. Sorosleek gurpil aulkian dauden jendeari laguntzen
die aulki espazialetan uretara eramanez. Hondartzan bertan, komun
publikoak, dutxak, aldagelak, oinak garbitzekoak... daude.
Horrez gain, jarduera ugari egin daitezke: piraguismoa, urpekaritza eta boleibola.
Herri barruko hondartza da, hondar finekoa eta urre kolorekoa.




AITTITTA MAKURRA

Isuntza hondartzan Aitxitxa Makurra izeneko haitz bat dago erdialdean kokatuta.
Haitz hori itsasoaren mailagaitik ezin da askotan ikusi.
Harkaitz honek kondaira bat dauka eta hau dio:

Patroi bat kaian konorterik gabe geratu zen.Arrantzale umil batek sendatu egin zion zauria beste gizon baten erremedioarekin.
Orduan erremedioa zuen gizonak, esan zion arrantzaleari, bere etxeko teilatuan "horma belarra" jaiotzen ikusten bazuen, presta zitekeela hiltzeko.
Gizonak 90 urte bete zituenean horma belarra ikusi zuen eta hondartzarantz abiatu zen.Orduan lehengo gizona ikusi zuen eta konturatu zen heriotza zela.
Heriotzak gizona ukitu zuenean harri bihurtu zen.

Handik aurrera Aittitta Makurra deitzen hasi zitzaion harri honi eta orain arte.




IRAIDE,IÑIGO ETA OLATZ


tala eta portua

LEKEITIOKO PORTUAREN HISTORIA


Gaur egun dagoen portua baino lehenago, beste kai batzuk egon ziren herrian,eta honi buruzko lehenengo berriak XIV.mendekoak ditugu.

XV. mendean, 1486ko ordenantzen arabera, hiru toki zeuden itsasontziak lotzeko: Lea ibaiaren ertzean, Madalena eta Isuntzako-moilen artean eta kaian bertan.


GAUR EGUN http://www.nekatur.net/datos/lugar_interes/253/puerto_gr.jpg Lekeitioko portua edo Txatxo Kaia Bizkaiako arrantza kairik garrantzitsuena da Bermeoko eta Ondarruko portuen ondoren. Lea ibaiaren bokalean kokatuta dago portua, Isuntzako hondartzaren badian ere.

LUMENTZA MENDIA




LUMENTZA MENDIA

Lumentza edo kalbarixo Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen mendia da , Lekeitioko herrigunean kokatutakoa .

Kalbario izena ere hartzen du mendiko igoeran zehar dagoen via crucis dela-eta . Igoeraren erdialdean gutxi gora behera ur biltegia dago .

Bertako kobazuloetan historiaurreko aztarnak aurkitu zituzten , gaur egun Bilboko Euskal Museo etnografikoan daudenak .

http://www.lekeitio.com/web/castellano/IMAGENES/rutasTuristicas/ruta2/IMGP2491.jpg https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjYQiD5BA5vX4jnKLoW1EyYUOH07gSxa1jjuczFbAwaNHE5eBpg3usXMd9bxZfDS4orIRVyaAc7GMgtO3ODudAPKv8LwDmuQAgi_2G52Tpup4v7rUgWvyKcPRNLo7IaublEgdobs9lRsms/s400/DSCN0733+copia.jpg

2010/06/01

Uriarte Jauregia


Jauregi barroko eder hori 1677an eraiki zuen Lucas Longa arkitektoak. Eraikinak erdi aroko dorre izan zena biltzen du.
Jauregira joateko eskailera zabala igaro behar da, eta bertako fatxada nagusiak, arku hirukoitza eusten duen atari ederra du. Azken solairuan  zentraturik, eraikinak armari bikaina du. Uriarte Jauregia Pedro Bernardo Villarreal de Berriz aristokrataren bizilekua izan zen.

 

 


height=266


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



 


San Jose Eliza

 

Eliza hau 1731ean amaitu zen. Joseph  Mendiolako kapitainaren jauregia izan zenari, itsatsita eraiki zen. Martin  Zaldua maisuaren planoei jarraituz egin zen eliza, eta bere eraikuntzan maisu askok hartu zuten parte, adibidez: Joseph  Yturbe, Joseph Lecuona edo Ignacio  Ibero . Euskal Herriko barroko erlijiosoko lan handienetakotzat hartzen da. Gaur egun San Jose elizaren ondoan,liburutegia dago; eta elizaren puntan erlojua dago.

 

 

 

height=204